1.Selene desagertu


1.1 Hizkuntza eta gizartea: Hizkuntza-Aniztasuna

1.2. Lexikoa: Hitz-familiak

1.3. Ortografia: Diagramak.Diptongoak

1.4. Gramatika: Euskara eta Euskalkiak

1.5. Idatzizko Komunikazioa: Deskribapenak-giroak Ahozko Komunikazioa: Argazkiak eta giroak deskribatu


2. Eguneroko maitea


2.1 Hizkuntza eta gizartea: Hizkuntza-familiak

Europako hizkuntzak izeneko egitasmo honetan, Uraletaraino mugatu dugun Europako hizkuntzei buruzko oinarrizko informazioa aurkeztu nahi dizugu, modu erraz eta argian, interesa duen edonork kontinente honetako hizkuntza ondarearen ikuspegi orokorra izan dezan. Lan honetan, beraz, ez ditugu kontuan izan Europako estatuek Europatik kanpo dituzten lurraldeetako hizkuntzak, hala nola, tamazight-a Espainiako Afrikako lurraldeetakoa, inuitera, Danimarkako Groenlandiakoa edo Frantziak, Ozeanian edota Afrikan zehar dituen lurraldeetakoak.
Hizkuntza arteko ahaidetasuna kontuan hartuta, aberastasun handia dago Europan. Hizkuntza gehienak indoeuroparrak dira, hau da, arbaso bera dute, nahiz eta ibilbide luze eta ezberdina egin duen familia bakoitzak. Baina indoeuroparrak ez diren hizkuntza uraldarrak, katveliarrak, kaukasoarrak, altaitarrak eta semitak ere aurkituko dituzu.
Zer esanik ez, euskarak ere bere lekua du Europako hizkuntzak lan honetan. Beste hizkuntzarekin ahaidetasunik ez duen Europako hizkuntza bakarra da, eta horregatik hizkuntza isolatua edo bakartua dela esaten da.
Web gune honetan aurkituko dituzu Europa osoa hartzen duten hiru mapa: eremu geografikoaren araberako Europako hizkuntzen mapa, egungo Europako estatuen mapa, eta, Europako hizkuntzen familiak bereizten dituen mapa.
Eremu geografikoaren araberako maparen bitartez hizkuntza bakoitzari dagokion fitxara joan zaitezke eta Europako hizkuntzen familien maparen bitartez familia bakoitza irudikatzen dituzten mapa partzialetara.
Alde batetik, indoeuroparrak osatzen dituzten azpi-familiak: eslaviarra, germaniarra, erromantzea, zelta, baltarra eta beste hizkuntza indoeuroparrak. Bestetik, indoeuroparrak ez diren familiak: uraldarra, altaitarra, Kaukasoko hizkuntzak eta kartveliarrak , eta semitak.

2.2. Lexikoa: Homonimia


Hitz homonimoak: Berdin ahoskatu edo idatzi arren, esanahi desberdina duten hitzak dira.

Mahai hori pintatzeko, hori argia erabiliko dut.è hori (erakuslea edo kolorea) hitz homonimoak dira.
Ehun zapi atera behar ditut ehun honetatik. è ehun (zenbakia edo oihala) hitz homonimoak dira.


2.3. Ortografia: Puntu eta Koma

Hemen daukazue laburpen bat puntu eta koma noiz erabili behar diren jakiteko.Inprima dezakezue.

2.4. Gramatika: Aditza: Aditzoina, patizipioa eta Aditz-izena

Hemen behean ipinitako dokumentuaren barruan Partizipioa eta Aditz- izena nola sortzen direnen adibideak daude, nahi izanez gero, inprima dezakezue.

2.5. Idatzizko Komunikazioa: Egunerokoa Ahozko Komunikazioa: Sentimenduak adieraztea eta bereiztea


2.6.Gaiaren laburpena lantzeko ariketak


3.Itsasoaren deia


3.1 Hizkuntza eta gizartea: Euskararen jatorria

3.2. Lexikoa: Hitz-elkarketa

Hemen daukazuen laburpenean , Hitz -elkartuak marratxoarekin noiz idatzi edo ez , azaltzen dizkizuen kasuak daude.

3.3. Ortografia: -a organikoan hitz-elkarketan

3.4. Gramatika: Aditza: IZAN laguntzailea

3.5. Idatzizko Komunikazioa: Kondaira Ahozko Komunikazioa: Kondairaren amaiera adieraztea.


4.Basamortuko basamortua


4.1 Hizkuntza eta gizartea: Euskalkiak

4.2. Lexikoa:Ikuskizunen eremu semantikoa

4.3. Ortografia: Eten -puntuak

Hemen daukazue laburpen bat eten-puntuak noiz erabili behar diren jakiteko.Inprima dezakezue.

4.4. Gramatika: Aditza: EDUN laguntzailea

4.5. Idatzizko Komunikazioa:Elkarrizketa Ahozko Komunikazioa: Inkestak prestatzea eta elkarrizketak entzutea

5.Amodio gero eta ilunago


5.1 Hizkuntza eta gizartea:Euskara Batua

5.2. Lexikoa: Aurrizkiak

5.3. Ortografia: Bustidura

5.4. Gramatika: Testua, paragrafoa eta perpausa

5.5. Idatzizko Komunikazioa: Azalpen-testua Ahozko Komunikazioa: Ahozko azalpenak akastsak bilatuz


6. Caspian printzea


6.1 Hizkuntza eta gizartea: Euskara komunikabideetan

6.2. Lexikoa: Atzizkiak: taldea

6.3. Ortografia:Komatxoak

Hemen daukazue laburpen bat komtaxoak noiz erabili behar diren jakiteko.Inprima dezakezue.

6.4. Gramatika: Perpausa: sujetua eta predikatua, Izen-sintagma

6.5. Idatzizko Komunikazioa: Iragarkia Ahozko Komunikazioa: produktuen palmenta eta irratiko iragaki bat entzutea


Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna hizkuntza erabiltzeko trebetasuna da, hau da, kontzeptuak, sentimenduak, gertakariak eta iritziak ahozko eta idatzizko diskurtsoen bidez adierazi eta interpretatzekoa eta gizarte- zein kultura-ingurune guztietan linguistikoki elkarreragitekoa.

Entzutea, mintzatzea eta solas egitea trebetasun linguistiko eta ez-linguistikoak beharrezkoak dituzten ekintzak dira besteekiko eta ingurunearekiko loturak ezartzeko. Horretarako, komunikazio-trukearen berezko arauak erabili behar dira testuinguru ezberdinetan, eta ahozko mintzairaren berezko ezaugarriak identifikatu behar dira komunikazio-egoera bakoitzerako egokiak diren ahozko diskurtsoak interpretatu eta ekoizteko.

Irakurtzea eta idaztea informazioa bilatu, bildu, hautatu eta prozesatzeko trebetasunak beharrezkoak dituzten ekintzak dira, pertsona askotariko komunikazio-asmoak dituzten testu-mota ezberdinak ulertu eta ekoizteko gaitzen dutenak.

Hizkuntza-komunikaziorako oinarrizko gaitasunak komunikazioaren egintzan elkarlotzen eta elkar elikatzen diren abilezien, ezagutzen eta jarreren multzoa barne hartzen du.

Abileziak edo prozedurak askotariko diskurtsoak entzun eta ulertzeko nahiz mintzairaren bidez norberaren ideiak adierazteko beharrezkoak diren trebetasunak dira. Komunikazio-trukea arautzeko beharrezkoak diren estrategiak barne hartzen dituzte, eta baita irakurketa-helburu ezberdinak dituzten askotariko testuak irakurri eta ulertzeko trebetasunak nahiz asmo ezberdinekin askotariko testuak, idazketa-prozesuaren fase guztiak kontrolatuz, idazteko trebetasunak ere.

Ezagutzak edo kontzeptuak beharrezkoak dira hizkuntzaren eta haren erabilera-arauen inguruan gogoeta egiteko. Zehazki, alderdi linguistiko, soziolinguistiko eta pragmatikoei buruzko ezagutzak dira.

Jarrera egokiak dira entzutea, iritziak trukatzea eta besteen usteekiko errespetua nahiz kulturarteko komunikazioarekiko interesa sustatzen dituztenak. Gaitasun honen funtsezko osagai bat kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren balorazio positiboa da, beste kultura eta herrialde batzuetako pertsonekin komunikatzeko eta harremanetan jartzeko bitarteko gisa. Era berean, irakurketa zein idazketarekiko jarrera positiboa bultzatu behar da, lehena gozamen- eta ikaskuntza-iturri moduan eta bigarrena gizarte-erregulaziorako eta ezagutza helarazteko tresna moduan.

Gaitasun hau garatzeak hizkuntzak erabileraren bidez ikastea dakar askotariko komunikazio-egoera eta -testuingurutan; izan ere, abileziak edo prozedurak, hizkuntza-komunikaziorako gaitasunean funtsezko eduki direnak, erabileraren poderioz –eta erabilera horren inguruan hausnartuta, hobetu ahal izateko– soilik garatzen dira. Ezinbestekoa da hizkuntza erabilera-egoeratan behatu eta aztertzea tresna hori hobeto menderatu ahal izateko, eta horrek hizkuntzaren erabileran esku hartzen duten osagai guztiei buruz gogoeta egitera garamatza.


7. Kleopatra


7.1 Hizkuntza eta gizartea: Hizkuntz Eskubideen Behatokia

7.2. Lexikoa: Atzizkiak: joera

7.3. Ortografia:Ahoskera aldaketak

7.4. Gramatika: Perpausa: Aditz-sintagma predikatua

7.5. Idatzizko Komunikazioa: Irakurlearen gutuna Ahozko Komunikazioa: Argudioak azaltzea


8. Maiderren taupada-bilduma


8.1 Hizkuntza eta gizartea: Hizkuntza gutxituak

8.2. Lexikoa: Kazetaritzaren eremu semantikoa

8.3. Ortografia: Parentesiak

Hemen daukazue laburpen bat Parentesiak noiz erabili behar diren jakiteko.Inprima dezakezue.

8.4. Gramatika: Atributua

8.5. Idatzizko Komunikazioa: Mezu elektronikoa Ahozko Komunikazioa: Bideokonferentzia


9.Lurra deika


9.1 Hizkuntza eta gizartea: Euskara gure adierazpidea

9.2. Lexikoa: Konparazioa eta metafora

9.3. Ortografia: Erdal izen berezien idazkera

9.4. Gramatika: Osagarri zuzena

9.5. Idatzizko Komunikazioa: Literatura- generoak Ahozko Komunikazioa: Literatura testuak irakurri eta entzutea

10. Bidaia Itakara


10.1 Hizkuntza eta gizartea: Euskara, gure konpromisoa

10.2. Lexikoa: Interjekzioak

10.3. Ortografia: Marra luzea

Hemen daukazue laburpen bat Marra noiz erabili behar diren jakiteko.Inprima dezakezue.

10.4. Gramatika: Zehar-osagarria

10.5. Idatzizko Komunikazioa:Narratiba Ahozko Komunikazioa: Istorioak asmatzea eta ipuin bat entzutea


11. Olerkiak


11.1 Hizkuntza eta gizartea: Euskara, gure eskubidea

11.2. Lexikoa: Maileguak

11.3. Ortografia:Maileguen idazkera

11.4. Gramatika: Aditzlaguna

11.5. Idatzizko Komunikazioa:Poesia Ahozko Komunikazioa: Olerkiak errezitatzea


12.Sorgin Kontuak


12.1 Hizkuntza eta gizartea: Euskara, gure erronka

12.2. Lexikoa: Zientziaren eta teknologiaren eremu semantikoa

12.3. Ortografia: Berrikusketa

12.4. Gramatika: Perpaus elkartuak

12.5. Idatzizko Komunikazioa:Antzerkia Ahozko Komunikazioa: Antzerki atalak antzeztea


Euskal Mitologiari Buruzko Bideoa




Webquesta